Hodiak eta estolderiak libratu, garbitu eta TBrekin azterketak egitea

Isurlan enpresan edozein arazo konpontzen dugu, analisi eta diagnostikotik hasita obra bukatzeko igeltserotza lanetara arte.

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe eta konpondu arazo guztiak solaskide bakarrarekin.

Saneamendu-sare publiko nahiz pribatuekin zerikusia duten lan mota guztietan adituak gara. Hodiak libratu eta garbitzen ditugu, TB kamera erabiliz hodi horiek aztertzen ditugu eta beharrezkoa bada, grabaketa egiten da. Makina berezia erabiliz, hodietan hausturak konpontzen dira instalazioa puskatu gabe.

Ekipoen aniztasunari esker, zerbitzu egokiena eskain dezakegu eta hodiak libratu, hausturak konpondu eta tangak husten ditugu. Etxebizitza partikularreko hustubideetatik erkidegoen kutxatila orokorretaraino edo putzu beltzetaraino.

Gure helburua zerbitzu bikainaren bitartez lasaitasuna ematea da eta beharrezkoa izanez gero, konponketa mota guztietarako aholkuak ematen ditugu.

ZERBITZUAK

HODIAK LIBRATZEA

Errazenetatik zailenetara. Edozein arazo konpontzeko makineria dugu.

HODIAK AZTERTZEA

Edozein proiekturi ekiteko lana da, horren inguruan sortuko baitira analisia eta diagnostikoa. Egiteko kamerak ditugu.

ZANGARIK GABE HODIAK KONPONTZEA

Ahalik eta eragozpen txikienarekin eta modurik garbienean birgaitze-lana egiten dugu. Zangarik gabe, betiere ahal denean.

TXIMINIAK AZTERTZEA

Hodiekin bezala, tximinietan ere lanak aztertzen ditugu: libratzea, garbitzea, aztertzea…

EZKUTUZKO KUTXATILAK AURKITZEA

Obrarik egin gabe eta eragozpenak baztertuta, arazoak dituzten kutxatilak aurkitzeko makinaria dugu.

HOBI SEPTIKOA HUSTEA

Beharrezko giza baliabide eta bitarteko tekniko adituak ditugu modu arin eta eraginkorrean edozein hobi septiko husteko.

ISURLAN PREBENTZIOA ZERBITZU PERTSONALIZATUA

ERKIDEGOETARAKO, FINKA-ADMINISTRATZAILEENTZAT, ERAKUNDE PUBLIKOETARAKO, UDALETARAKO…

URTEKO MANTENTZE-LANETARAKO KONTRATUA, ARAZO GARRANTZITSUAGOAK PREBENITZEARI BEGIRA, ADOSTUTAKO INSTALAZIOA AZTERTU ETA HORREN GAINEAN ARITZEKO

ARGIBIDE GEHIAGO

BESTELAKO ZERBITZUAK

GREMIOAK KOORDINATZEA ETA IGELTSEROTZA

Gure espezialitatearekin zerikusia duen arazoren bat sortuz gero, hornitzaile bakarra jardueraren ondorioz dauden beharrak konpontzeko. Hodien arazoak konpontzean guztiaz ahazteko baliabideak eskaintzen dizkizugu. Zona zegoen bezala utziko dugu, baina arazorik gabe.

GURE METODOA:

01.- AZTERKETA

Arazoaren arrazoiak antzeman daitezen, lehenengo azterketa-lana egiteko teknologiaz hornituak gaude. Arazoa buxadura, isuria edo hodia puskatzea izan daiteke. Lan hori ondorengo erabakiak hartzeko oinarria da.

02.- ANALISIA

Gure taldeak aldez aurretiko azterketaren datuetan oinarrituta analisi egokia gauzatuko du. Analisiaren ondorioz, balioztapen desberdinak sortuko dira eta analisian antzemandako arazoa konpontzeko izan daitezkeen konponbideen arrastoak izango ditugu.

03.- TXOSTENA

Bildutako datu guztiekin eta gure talde teknikoaren balioztapenarekin, txostena burutuko dugu. Bertan hautemandako arazoaren laburpena, argazkiak, kameren grabaketak eta jarduera hasi baino lehen egoeraren krokisa egongo dira.

04.- AURREKONTUA

Aurkeztutako datuak aurrekontuan laburtuko dira eta arazoa konpontzeko ezin hobetzat jotzen dugun aukeran oinarrituko da. Isurlan enpresan aurrekontuak gure zerbitzuak eta lankidetzan dihardugun talde-gremioenak aurrez ikusteko aukera ematen dugu.